Avellaneda Ikastetxean Inspira Steam proiektu barritzailea daukie

Hezkuntza tarteari ekin deutsegu ikasturte barri honetan, astero Elizbarrutiko ikastetxe batera goaz, eta Sodupen hasi gara aurton. Sodupeko Avellaneda Ikastetxera joan gara, euren hezkuntza eskaintza ezagutzera besteak beste. Ikasleek abestiak kantau, pianoa jo eta Inspira Steam proiektuari buruz berba egin deuskue. Eskerrik asko ikasle, irakasle eta zuzendariari.