Albisteak

Fitz-Royn desagertutako bi euskal mendizaleak bizirik aurkitzea gatxa izango da

Menditik jaisten egozala edur-jausi batek harrapau dauz Iker Bilbao (Durango) eta Amaia Agirre (Gasteiz)
Fitz Roy mendia lakuko begiralekutik ikusita / Bizkaia Irratia

3.405 metroko altuerea daukan Fitz-Roy mendian Patagoniako bihotzean dago. Txile eta Argentina arteko mugan eta Chalten izeneko herri txikitik oso gertu. Iker Bilbaok (Durango), Amaia Agirrek (Gasteiz) eta Josu Linazak (Igorre) mendi eder hau igotea aukeratu eben eta eguenean menditik jaisten egozala zoritxarreko edur-jausi batek harrapau ebazan lehenengo biak.  Linazak Chaltenera heltzea lortu eban eta agintariei eta larrialdi zerbitzuei gertatutakoaren barri emon arren momentuz ez dabez Iker Bilbao eta Amaia Agirre aurkitu.

Fitz-Royk Pirinioetako tontor altuen besteko altuerea dauka, ederra da, baina oso arriskutsua be bai. Horma altuak daukaz eta izotz plaka ugari sortzen dira mendiak daukazan tontor txikien artean. Argentinako erreskate taldeek dinoe eguraldiak baimendu arte ezingo dabela erreskate saiakerarik egin eta oso gatxa izango dala edur-jausiak harrapautako bi mendizaleak bizirik aurkitzea. Bien bitartean Eusko Jaurlaritza Buenos Airesen daukan ordezkartitza ofizialetik dabil Fitz-Roy mendian egin leiteken erreskate hori hurretik jarraitzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00