1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK

Nor da tratamenduaren arduraduna?

Tratamenduaren arduraduna BIZKAIA IRRATIA DA, A48111819 CIF zenbakiduna, bere helbidea BilbokoMAZARREDO ZUMARKALEA 47an, 7. solairuan daukana. Posta kodea: 48009.

  1. TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA LEGITIMAZINOA

Zein da datuen tratamenduaren helburua?

BIZKAIA IRRATIA-n kontsulten kudeaketarako eta eskariei erantzuteko erabilten ditugu formulario honetan batutako datuak.

Interesatua izango da arduraduna formularioak datu faltsuekin, okerrekin, osatu bakoekin edota eguneratu bakoekin bete ezkero.

Zein tratamenduaren legitimazinoaren oinarria?

Datuen tratamendua zeure baimenean oinarrituta dago, eskatzen diran datuak emoterakoan emoten dana, formulario hau bete eta bialduta eta pribatutasun abisuaren laukia beteta.

 Zeure datuak emotea beharrezkoa da? Zer gertatuko da emoten ez badeuskuzuz?

Bai, beharrezkoa da formalarioan eskatzen diran datuak emotea. Eskatzen diran datu horreek emoten ez badeuskuzuz, ezin izango deutsagu erantzun behar dan moduan zure eskariari.

Zeuretzako  ondorio jurdirikorik euki leiken edota zelan edo halan eragingo deutsuen banan-banango erabagi autiomatizaturik hartu edota perfilik egingo dogu?

Ez.

Zenbat denporaz egingo dogu datuen tratamendua?

Eskatutako datu pertsonalak ezabatzeko edota bertan behera izteko eskatzen ez dan bitartean gordeko dira, beti be egokiak, pertinenteak eta tratamenduaren helburua beteteko beharrezkoak diranean.

  1. LAGATZEEN JASOTZAILEAK

Zeure datuak beste enpresaren bati itziko deutsaguz?

Hirugarrenei ez jake daturik emongo.

  1. NAZINOARTEKO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK:

Zure datu pertsonalak beste herri batzuetara edota nazinoarteko erakundeetara transferituko dira?

Ez da nazinoarteko transferentziarik egiten.   

  1. INTERESATUAREN ESKUBIDEAK

Datuen tratamenduagaz zerikusia daben zeintzuk eskubidek babesten zaitue?

Edozein interesatuk dauka eskubidea  BIZKAIA IRRATIAn egiten gabilzan zeure datu pertsonalen erabilerea egokia dan ala ez jakiteko.

Honegaz batera, Datuen Babeserako Araudi Orokorrak aurrikusten dauen moduan, hurrengo eskubideak dituzula jakinarazten deutsugu:

  • Zeure datuetan sartzeko
    Zeure datuetan sartzeko aukerea daukazu, jakiteko zeure zeintzuk daturen tratamendua egiten gabilzan.
  • Zeure datuen zuzenketa edo ezabaketea eskatzeko
    Egoera zehatz batzuetan, aukerea daukazu geuk darabilguzan eta zuzenak ez diran zeure datu pertsonalak zuzentzeko. Baita datuok ezabatzeko eskatzeko be, besteak beste batutako helburuetarako dagoeneko ez dirala beharrezkoak pentsau ezkero.
  • Zeure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko
    Egoera zehatz batzuetan, eskubidea izango dozu zeure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko, eta zera jakinarazten deutsugu, kasu horretan bakar-bakarrik erreklamazinoetarako edota erreklamazinoen helegiteetarako gordeko dirala, Datuen Babeserako Araudi Orokorrean aurrikusten dan legez.
  • Zeure datuen portabilidaderako
    Egoera zehatz batzuetan, eskubidea izango dozu dagozkizun eta guri emondako datu pertsonalak jasoteko, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko euskarri egituratuan, eta beste arduradun bati emiteko.
  • Zeure datuen tratamenduari uko egiteko
    Egoera zehatz batzuetan, zeure egoera partikularragaz lotuta, eskubidea izango dozu zeure datuen tratamenduaren baimena bertan behera izteko. Kasu horretan tratamendua bertan behera itziko genduke, lege arrazoieta edota balizko erreklazmazinoei erantzuteko kasuetan salbu.

Noiz erantzungo deutsagu zure eskariari?

Ahalik eta ariñen erantzungo deutsiegu zure eskariei, gehienez be hilabeteko epea eskaria jasoten dogunetik. Epe hori beste hilabete bi luzatzeko aukerea egongo da beharrezkoa danean, eskarien kopurua eta zailtasuna kontuan hartuta. Arduradunak eskaria egiten danetik lehenengo hilearen barruan emongo deutso luzapenaren barri interesdunari.

Zeure baimena atzera botateko eskubidea daukazu?

Interesdunak bere baimena edozein unetan atzera botateko eskubidea dauka, horrek atzera botatearen aurreko tratamenduaren baimenean lege eraginik izan barik.

Nora jo behar dozu zeure eskubideak gauzateko?

Autortutako eskubideak gauzatzeko, interesdunak hurrengo helbidea erabili leike: admin@bizkaiairratia.eus , edota idatzia bialdu BIZKAIA IRRATIA-ra, tratamenduaren arduradunei dagokien lehenengo atalean agertzen dan helbidera.

Erreklamatzeko aukerarik badaukazu?

Bai. Batez be zeure eskubideen betekizunean gustura geratu ez zarenean. Eskubidea daukazu kontrol agintaritza nazionalean erreklamazinoa aurkezteko. Horretarako Datuen Babeserako Espainiako Agentziara jo behar dozu.

Radio Popular