Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa.

Entzuleok parte hartzeko aukerea 665 700 700 whatsapp zenbakira informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 8.10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea.

Barikuetan goizeko 08:30etan gizarte gaien tertulia izaten dogu. Tertulia kideak, honeexek: Ainhoa Etxaide, Miren Josune Ariztondo, Onintza Enbeita, Begoña Errazti, Angel Toña, Andeka Larrea, Urko Garamendi, Iñigo Santxo, Eneko Calle, Rosa Miren Pagola, Gotzone Olarra, Imanol Alvarez, Lander Intxausti, Beñat Zarrabeitia, Jose Ramon Becerra, Itziar Irazabal, Javier Arrieta, Kepa Apellaniz, Roberto Mielgo eta Ana Perez.

Hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulian EAJko Jesus Lekerikabeaskoa, EH Bilduko Bea Ilardia eta Elkarrekin Bizkaia taldeko Hector Fernandez batzar kideak izaten doguz.

Irratsaio honetan zuzenean parte hartu nahi baduzu, deitu 944465476 telefonora.

Azken albisteak

Radio Popular