Sabino Arana sariek Irulegiko eskua aurkitu eban talde arkeologikoa sarituko dabe

Euskadi-Ukrania alkartasun mogimentua, Irakli Kobakhidze, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Mikel Sanchez, eta Aspace Gipuzkoa be sarituko dabez

Kultur ekitaldi honen 34. edizinoan sei saridun egon dira. Saritutakoen artean Aranguren ibarrean “Irulegiko eskua” aurkitu eban arkeologia-lantaldea, Euskadi-Ukrania alkartasun mugimendua, Irakli Kobakhidze politikari georgiarra eta Georgiako ametsa alderdiaren burua, BOS – Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Traumatologian maisua dan Mikel Sanchez medikua, eta Aspace Guipuzkoa, garun paralisia daben pertsonei laguntzea eta arreta emoteko alkartea. 

Sei saridun horreek gehituko egingo jakez sariketa hasi zanetik, 1989. urtetik, saria jaso daben 186 persona, alkarte eta erakundeei. Sari honen bidez, gizartearen zerbitzura aritzeko gaitasun eta bokazinoagaitik nabarmendu diran pertsona, erakunde edo gizataldeen lana autortu gura da.

Sari Banaketa

Sabino Arana Fundazinoaren sariak urtero emoten dira urtarrilean, euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrena dala eta. Sariak banatzeko ekitaldia, urtarrilaren 29an egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, 12:00etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00