Erik Moran eta Felix Martí, Amorebietak egindako lehen bi fitxaketak

Gainera, hainbat barrikuntza eta urteera be adierazi dabez urdinek
Erik Moran 2025arte sinatu dau Amorebietagaz / SD Amorebieta

Amorebietak Josue Dorrio, Kwali Sibo, Unai Marino eta Jon Mikel Magunagoitia jokalarien kontratuak berritu dauz. Juan Rodriguez eta Antxon Jaso ez dabe taldean segiduko.

Gainera, Zornotzako taldeak denboraldiko lehen bi fitxaketak aurkeztu dauz: Erik Moran, Valverderen Athleticeko jokalari ohia eta Felix Marti, Betiseko jokalaria lagatuta. Biek urte bateko kontratua sinatu dabe urdinekin.

Amorebietak Erik Moran Arribas (Portugalete, 1991-05-25) fitxatu dau, azken hiru denboraldietan SD Ponferradinan Bigarren Mailan –hemendik aurrera LaLiga Hypermotion izenarekin ezagutuko dana– aritu dan erdilaria. Lehen Mailan ere esperientzia dauka, Athletic Clubekin eta CD Leganesekin jokatu eban.

Futbolari urdin barria Athletic Clubeko harrobian hezi zan eta bere lehen taldean 2012-2013 denboraldian egin eban debuta partida ofizialean, Hapoel Kiryat Shmonaren aurkako Europa Leagueko norgehiagoka batean. 90 minutuak jokatu ebazan eta 0-2 irabazi eben. Kanpaina horretan liga txapelketan ere estreinatu zan lehoi gisa, Real Madrilen kontra San Mamesen. Hurrengo bi denboraldietan (2013-2014 eta 2014-2015), zurigorrien lehen taldeko kide izan zan.

Athleticeko etapa amaitu ondoren, jokalari urdin barriak Leganes, Zaragoza, Atenasko AEK, Malaga eta Numantzia bezalako taldeen koloreak defendatu ebazan 2020ko udan Ponferradinara iritsi aurretik. Moranek 200 partida inguru jokatu dauz zilarrezko mailan. Beraz, ondo ezagutzen dau kategoria eta bere esperientzia aportatuko deutso SDAri futbol profesionaleko bigarren ibilbide honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00