Euskadin auto elektriko edo hibridoen matrikulazinoa %6,8 hazi da

Urteko lehen sehilekoan 1.582 ibilgailu elektriko edo hibrido matrikulau dabez EAEn
Ibilgalu bat / Energiaren Euskal Erakundea

Espainiar estaduan mota honetako ibiligailurik gehien saltzen dabezan autonomia erkidegoen artean EAE seigarren lekuan dago. Madril, Katalunia, Valentzia, Andaluzia eta Kanariar Uharteak daukaz aurretik. Hori bai Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan saltzen diran auto elektriko edo hibridoak gero eta gehiago dira. Emovili barometroak emondako datuen arabera  2022ko lehen sehilekoan Euskadin 1.474 ibilgailu elektriko edo hibrido matrikulau ziran, 2023ko epe berean aldiz 1.582. Honek esan gura dau mota honetako 108 ibilgailu gehiago merkaturatu dirala, hazkundea %6,8koa izan da.

Bestalde Euskal Energiaren Erakundeak MOVES III plana 8,8 milioi euro gehiagogaz hornidu dau eta barrikuntzak gaur arte egongo dira indarrean www.eve.eus webgunean. Ibilgailu elektrikoak erosteko eta kargetako puntuak instalatetako dirulaguntzek osatzen dabe MOVES III plan barritua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00