Gorlizko Udalak Herriko Ikastetxeko argiztapena ordeztu eta barritu dau, helburu bikotxagaz: eraikinaren eraginkortasun energetikoa hobetzea eta argiztapen-instalazinoa modernizetea, argi-kalidadea hobetuz. Udalak 105.240 euro bideratu dauz garagarrilean eta agorrilean zehar egin diran lanak gauzatzeko, ikasturtearen garapena oztopatu gabe.
Halan, eraikin osoan banatuta dagozan 550 argi inguru ordeztu dira, dagoaneko eginda dagozan zatiak izan ezik (kanpoko argiztapena eta konexinoko goiko eraikina). LED teknologia jarri da, eraginkorragoa eta gaur egun indarrean dagozan energia aurrezteko preminekin bat datorrena. Gainera, sentsorizazino-sistema bat ezarri da argiztapen- intentsidadearen presentzia-detektagailuen bidez, kontsumoak optimizauko dituan prozedura integrau bat osatzeko.
Halaber, energia-kudeaketa integraleko sistema bat instalau da kontsumoak denpora errealean kontroletako eta administretako. Jarduera honen bidez, energia nabarmen aurreztea lortu nahi da, %60 ingurukoa. Erabarritze programa zabalago baten, bigarren fase baten, kokatzen dan jarduerea izan da. Hurrengo urratsak fatxadaren birgaitze energetikoa eta aerotermia sistema ezartea izango dira.
Zentroko margotze-lanak
Bestalde, ikastetxeko instalazinoak barritzeko eta hobetzeko lanen barruan, gela pare bat eta pasillo bat margotu dira. Aurreikusita dago datozan hilebeteetan lan horreekin jarraitzea.