Javier Martonek Mirandesen lagata jokatuko dau

Bigarren mailan jokatuko dau aurrelari nafarrak, eta klubak neguko merkatuan berreskuratzeko aukera izango dau
Javier Marton eta Raul Garcia, Athleticen aurredenporaldian / Athletic Club

Athleticek eta Mirandesek akordua lortu dabe Javier Marton aurrelariak (24 urte) Anduvan lagata jokatzeko denporaldia amaiera arte. Talde zuri-gorriak aurrelari nafarra neguko merkaduan berreskuratzeko aukera izango dau.

Jakina zan Zubietan hazitako aurrelaria ez zala Txingurriren gustukoa, baina aurredenporaldiko golegilea izan ostean, Txingurrik ligako lehenengo partiduetan aulkian izan dau probetako, nahiz eta minuturik ez dauen jokatu.

Marton libre iritsi zan uda honetan Realetik Athleticera, beren bigarren taldean golegile nagusia izanik 12 tantukaz, eta orain futbolari lez hazten La Liga Hypermotion mailan jarraitu ahal izango dau, estatuko futbolaren bigarren mailan.

Ernesto Valverdek antolatutako aurredenporaldian parte hartzetik indarberrituta iritsiko da; izan be, Nexacaren aurkako lagunartekoan debuta egin eta bi gol sartu ebazan. Horreei Eibarren aurka Las Llanasen sartu ebana gehitu behar jake. Erasoko jokalaria La Ligako hiru partidetako deialdian sartu da, baina ez dau debuta egiteko aukerarik izan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00