Alex Txikonek Manaslura igon dau, historian lehenengoz neguko espedizinoan

Goizeko 9.30ak aldera ailegau dira, neguan eta oxigeno artifizial barik
Alex Txikon / Trangoworld

Hirugarren ahaleginean lortu dabe, eta oso nekatuta heldu dira. Hunkituta dagozala adierazi dau Alex Txikonek. Bertako goizeko 9.30ak inguruan ailegau dira tontorrera Txikon eta bere taldekideak.  Manaslu 8163 metroko gailurra da, eta historian lehenengoz neguko espedizino baten igon dau Txikonek. Hilabete inguruko egokitzapena egin dabe, eta eguraldi ona euki arte itxaron dabe ahalegintzeko. Saiakera bi egin eta gero erabagi eben agertzen zan lehen aukerarako prest egon behar ebela. Abenduaren 26an heldu ziran Oinarrizko Kanpalekura, eta prest egozan bertan aukerearen zain. Kanpamentu hori 5.000 metroko altueran ipini eben, eta eguraldiaren iragarpenari begira egon dira agunero. Urtarrilaren 4an bigarren kanpalekura igon eben, 6.400 metrora.  Bertan atseden hartu eta urtarilaren 5ean igon eben hirugarrenera, 7.000 metrora, eta errege egunean Manasluko tontorrera. Bere kordada lagun Pasang Nurbu Sherpa, Chhapel Sherpa, Gelu Sherpa, Maila Sherpa, Mantere Lama Sherpa eta Gmaje Babu Sherpagaz batera egin dau Txikonesk egitadea.  Munduko hirugarren mendi altuenera igon dabe, negu betean eta oxigeno artifizial barik.

Radio Popular