Praktikak amaitzerakoan enpresen %20k kontratua eskaini deutse LHko ikasleei

Europako 7 herrialdetako enpresetan egon dira praktikak egiten

Lanbide Heziketako 130 euskal ikaslek Europako enpresetan praktikak egin dabez

Parte hartu daben ikasleak / Bizkaia Irratia

HETELeko Lanbide Heziketako 130 ikaslek Europako 7 herrialdera bidaiatu dabe eta Erasmus+ programei esker hango enpresetan praktikak egin dabez, .

Goi eta erdi mailako heziketa zikloak ikasten dabilzan gazteek 13 astez jardun dabe punta-puntako enpresa eta erakundeetan, esaterako Elektrotermia Polonian, Gestamp Bulgarian edo PG Meccanica Italian. Praktikak amaitu ondoren enpresa eta erakunde honeen %20k ikasle honeri kontratua eskaintzen deutsie.

Ikasleek Europako hainbat herrialdetako enpresetan egiten dabez praktikak, holan, Alemania, Italia, Bulgaria, Txekiar Errepublika,Frantzia, Malta eta Polonian. Lau Haizetara saioan izan dira euretatiko hiru, Maltan egon dan Jone Intxausti Zulaibar Ikastetxekoa eta Polonian izandako Ane Gonzalez eta Lucia Mujika. Hirurek bertan bizitakoa azaldu deuskue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular