BIZKAIA IRRATIA
A48111819
MAZARREDO ZUMARKALEA 47 -7.

48009 BILBAO
j.onaindia@bizkaiairratia.eus

  1. http://www.bizkaiairratia.eus/ orriaren jabetza intelektualaren eskubideak, bere Iturburu kodea, diseinua, nabigazino egiturea, datu baseak eta barruan daukazan elementu ezbardinak, BIZKAIA IRRATIArenak dira, eta berari dagokioz euron esplotazino eskubideak, edozein eratara, eta batez be erreprodukzino, banaketa, komunikazino publiko eta transformazino eskubideak.
  2. Baldintza orokor honeek http://www.bizkaiairratia.eus/ web orriaren sarbidea eta erabilerea arautzen dabe. Internet erabiltzaileentzako doan jarten da erabilgarri web hori. Webean sartzeak onartzea dakar, ezinbestean. Gune honetan eskaintzen diran zerbitzu batzuen erabilerea kasu bakotxean aurrikusitako baldintzen arabera egingo da, eta baldintzok onartutzat joko dira bakar-bakarrik zerbitzua erabilteagaitik.
  3. Webgunea ikustea, inprimidutea eta edukinaren zati baten deskarga egitea bakar-bakarrik hurrengo baldintzetan onartuko da:
  • Bateragarria izatea  http://www.bizkaiairratia.eus/ webgunearen helburuekin.
  • Bakar bakarrik informazioa norberarentzat modu pribaduan erabilteko egitea. Debekatuta dago helburu komertzialekin erabiltea, edota banatzeko, komunikazino publikodrako, transformazinorako edo deskonpilazinorako.
  • Webgune honetako eduki bat be ez eraldatzea ezelan be.
  • Webgune honetako grafiko, ikono edota irudi bat be ez erabiltea, kopiatzea edo zabaltzea testutik aldenduta edota ganerako irudietatik aldenduta.
  1. BIZKAIA IRRATIA-k eskubidea dauka edonoz eta aurretik abisurik emon beharrik barik, edukiaren aldaketak eta eguneratzeak egiteko, baita konfigurazinoan, edukiaren aurkezpenean eta sartzeko baldintzetan be.
  2. BIZKAIA IRRATIA irratiak ez dau bermatzen eten edo akatsik ez egotea webgunera sartzean eta bere edukian. Ezta eduki hori eguneratuta egotea, nahiz eta ahalegin guztia egingo dauen arazoak saihesteko, konpontzeko eta edukia eguneratzeko.
  3. Web honetan sartzea eta bertan dagoen informazinoaren erabilerea, egiten dauenaren erantzukizuna da. BIZKAIA IRRATIA irratia ez da webean sartzearen edo informazino horren erabilereak eragin leikezan kalte eta ondorioen erantzulea izango. BIZKAIA IRRATIA irratia ez da erabiltzailearen sistema informatikoan (hardware eta software), bertan gordetako fitxategi eta agirietan, webeko eduki eta zerbitzuetan sartzeko erabiltzaileak erabilitako ordenagiluak euki leiken birusen baten, nabigatzailearen funtzionamendu txarraren edota eguneratu bako bertsinoen erabilereak eragin leitekezan balizko kalteen erantzulea izango
  4. BIZKAIA IRRATIA irratia ez da webgunean aitatzen diran hirugarrenen emakiden edo edukien esteken erantzule egiten, ez dau bermatzen birusik edota sistema informatikoan (hardware eta sofwre), erabiltzailearen agirietan edo fitxategietan eragin leikien beste elementuren batzuk ez egotea edota, eta ez da arrazoi horreekaitik erabiltzaileari eragin leikiozan kalteen erantzule izango.
  5. Web honetako informazinoaren baimen bako erabilereak, birsalmenteak edota BIZKAIA IRRATIA irratiaren jabetza intelektualean eragin leiteken kalteek, legeak ezarritako eraginak izango ditue.
  6. Hirugarrenen edo beste batzuen webgune honetako esteka guztiek orri nagusira edo sarbidera lotuta egon behar dabe.
  7. BIZKAIA IRRATIA irratiak eta erabiltzaileak, beste edozein foru-ri uko eginda, erabiltzailearen helbideko epaitegi eta auzitegietara lotuko dira webgune honetan sartzearen ondoriozko gorabehera guztiak bideratzeko. Erabiltzaileak bere helbidea Espainiatik kanpo izatekotan, BIZKAIA IRRATIA eta erabiltzailea, beste edozein foruri uko eginda, Bilboko epaitegien eta auzitegien menpe egongo dira.
Bizkaia Irratia
0:00 0:00