
Antzerki Arineko 12. jardunaldiak hasiko dira gaur Bilboko Pabellon 6 aretoan. Formato txikiko antzezlanen esparruan, urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa da honakoa. Horren erakusle, aurten izango diran 16 estreinaldiak. 4 astegoienetan, jaialdian parte hartuko daben lanak ikusi ahal izango dira. Maiatzaren 9 eta 10ean pieza gonbidatuak eskeiniko dira, eta 11n sariak banatuko dira. Emonaldiak bariku eta zapatu arratsaldetan izango dira batetik, eta bestetik, domeka goiz eta arratsaldetan.
Destiny Driver eta Hil da Jainkosa
Jaialdi honetan lehian izango diren antzezlan biren protagonistekaz egin dogu berba gaur Lau Haizetara irratsaioan. Destiny Driver da antzezlan horreetariko bat. Markos Goikolea da honen egilea. Urte honetako Café Bar Bilbao Tartean Teatroren lehiaketan, irabazi egin eban lan honek. Lautan Hiru jaialdian irakurketa dramatizatua egin zan eta orain antzezlan modura eskeiniko da. Olatz Ganboa arduratu da zuzendaritzaz eta taula ganean arituko dira Ugaitz Alegria eta Getari Etxegarai. Alegriak azaldu deuskunz, XXII. mendean kokatzen da istorioa. Destiny Driver software baten izena da, bikotea bilatzeko balio dauana. Hil da Jainkosa antzezlana be ikusi ahal izango da. Kasu honetan, Ainhoa Etxebarria eta Nerea Gartziak sortutako antzezlana da. Biak dira, testuaren egileak, zuzendariak eta aktoreak. Heriotzaren momentuan une barregarriak bizi daitekezala ikusarazo nahi dabe antzezlan honegaz. Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria gogotsu dagoz Pabellon 6 aretoko jaialdian parte hartzeko. Etxebarriak lehenagotik be parte hartu izan dau. Jaialdi polita dala gogoratu dau.