UEU-k antolatuta, maiatzaren 17tik 19ra bitartean egingo da Donostian

Hiru egunetan zehar nazinoarteko ikertzaileen berbaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu dira

200 ikertzaile gazte bilduko dauz Ikergazte kongresuaren V.edizinoak

Ezkerretik eskumara: Elixabete Perez, Garbiñe Mendizabal, Aitor Bengoetxea, Olatz Arbelaitz eta Itziar Irigoien. / Bizkaia Irratia

Maiatzaren 7ra arte zabalik dago Ikergazte kongresuaren V.edizinoan parte hartzeko izen-emotea. Aurten Donostian egingo da ikerlari euskaldunen kongresua eta antolatzaileek aurreratu dabenez, 200 ikertzaileren parte hartzea aurreikusten dabe. Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) antolatuta, Ikergazte maiatzaren 17tik 19ra bitartean egingo da. 155 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta hiru egunetan zehar nazinoarteko zientzialarien hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak izango dira.

Barrikuntza moduan, ganera, proiektuen deialdia BadaLab-egaz alkarlanean martxan jarriko da edizino honetan. Ikertzaile gazteei bideratuta egongo da eta kongresua topagune izatetik, alkarlanerako esparru bat izatea ahalbidetuko dau. Proiektuak proposatzeko epea irailera arte zabalik egongo da.

Ikerlari euskaldunen lana ezagutzera emoteko eta alkar ezagutzeko asmoz, 2015ean antolatu eben lehenengoz Ikergazte kongresua Durangon. Bigarren edizinoa 2017.urtean egin zan Iruñean, hirugarrena Baionan 2019an eta orain urte bi Gasteizen. Olatz Arbelaitz Ikergazteren zuzendariaren esanetan, aurreko edizinoek agerian itxi dabe Ikergazte kongresua antolatzeko egindako apostua egokia izan dala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00