Okelearen eraldaketarako “Belardi” izeneko zentroa zabaldu dau Belarbide alkarteak Urduñan. Belarbiden Aiaraldeko abeltzainak batzen dira eta aspalditik ibili dira asmo honegaz. Urte askotako lanaren ondoren, irailean edegi dabe Belardi. Gune ezbardinak daukaz zentro honek. Multiespezie hiltegia dauka, era askotako animaliak hilteko. Horrez gaintransformazino gunea dago, bertan produku ezbardinak egiteko. Norberak etxerako hil eta etxerako produktuak egiteko eskatu leike: txorizoak, odolesteak eta abar. Baina merkaturatzeko produktuak be egingo ditue gune horretan: kroketak, hanburgesak, saltxitak eta abar. Abeltzainek abereak hazten ditue eta badabe horretarako gaitasuna, baina ez produktu ezbardinak egiteko. Belarbiden zerbitzu hori eskainiko dabe. Salmenta puntu txikia be badago bertan, egiten dana saldu a hal izateko. Horrez gain formazino gunea be egongo da, guzti honen gaineko heziketea eskeintzeko sektorean lanean dabilzanei eta interesa dabenei.