Xabier Saralegi (Elhuyar): "AIk gizakien adimena modu automatikoan sortzen dau"

Chat GPTak bi hilabetetan 100 milioi erabiltzaile batu dauz

Adimen artifizialak, gizakiok lez, modu abstraktuan pentsau eta ariketak ebatzi leikez

Algoritmoak eta robot bat / Wikipedia

Chat GPT tresna informatikoak edozein galderari erantzuten deutso idatziz, adimen artifizialaren bitartez. Modan dagoan tresna da. Pausu esanguratsuak emon dira adimen artifizialagaz lotuta, azken hamar urteetan. Helburua, gizakiok egiten doguna modu automatikoan egitea dala esan deusku Xabier Saralegik Elhuyarreko adimen arifizialean aditua danak, Elhuyar aldizkariko zuzendariak.

Adimen orokor bat lortzeak, arrikuak ekarri leikezala argi dago Saralegiren ustez, baina abantailak eta onurak be ekarri leikez. Elhuyarren  adimen-artifizialean oinarritutako tresnak garatzen dabilz, ahoz eta idatziz testuak sortu, itzuli edo erreproduziten dabezan gailuen bitartez. Itzultzaile automatikoak edo ahots sintetizatzaileak horreetariko batzuk

Adimen artifizialeko adituek arlo horren garapena sei hilabetez etetea eskatu dabe, legedia ezinbestekoa dala-eta.
Teknologian asko aurreratu da, eta gizateriarentzat mehatxu bat izan daitekela-eta, garapena eteteko eskatu dabe adituek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00