Emakumeak Jokoan 01x08: Ainhoa Escobal, arraunlaria

Sestaoko arraunlariaren ibilbidearen eta etorkizunaren ganean egin dogu berba asteon Emakumeak Jokoan irratsaioan

Ainhoa Escobal: “Pixkanaka-pixkanaka bada be, arraunean aurrerapausoak emon dira bardintasunaren esparruan”

Kaikuko arraunlariak estropada baten / Bermeo Arraun Argazkiak

Ainhoa Escobal Kaikuko arraunlariagaz egin dogu berba asteon Emakumeak Jokoan irratsaioaren emonaldi barrian. Escobal 2003an jaio zan Sestaon eta 11 urte eukazanetik dago bere herriko traineruan. Hasierako urteetan, lagunekaz batera egoan harrobiko mailetan. Halanda be, beste batzuk ez bezala, lehen taldera heltzeko gai izan da, Donostiarran be urtebete emon eta gero lagatuta. Bere eskutik, egindako ibilbidearen errepasoa burutu dogu.

2023an oso hurbil euki eban Kaikuk igoerea. Bizkaitarrak igoteko playoffean parte hartu eban, baina ez eban helburua lortu, gertu gelditu arren. Ondorioz, itxaropentsu ekin eutson Sestaoko traineruak 2024ko denporaldiari. Dana dala, aurreko denporaldian erakutsiko errendimendua makalagoa izan zan, eta igoteko postuetatik urrun amaitu eben denporaldia. Denporak emoten dauan ikuspuntutik, Escobalek uste dau, ez igoteak mesede egin eutsola kuadrillari, oso talde gaztea diralako.

Bardintasunari jagokonez, Escobalek uste dau, pixkanaka-pixkanaka bada be, arraunean aurrerapausoak emon dirala bardintasunaren esparruan. Dana dala, arraunlariak dino bardintasun falta gehiago igarten dala beheko mailetan goiko mailetan baino. Beraz, desbardintasuna nabarmenagoa da ETE ligan Euskotren Ligan baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00