'Mendata Ezagutuz' ibilaldiak 20 urte daroa herria ezagutzeko aukerea emoten. Aitor Petralandagaz egin dogu berba

Aitor Petralanda 'Mendata Ezagutuz' ibilaldiko antolatzaileagaz egin dogu berba. Urterik urte hobetzen dabilzala esan deusku

Aitor Petralanda: “Urterik urte, Mendata Ezagutuz hobetzen gabilz”

Aitor Petralanda Herriz Herri saioan / Bizkaia Irratia

‘Mendata Ezagutuz’ ibilaldia 2000. urtean sortu eben. Herritar talde bat batu zan, eta beste toki batzuetan egiten baeben, bertan be baietz pentsau eben. Pentsau eta egin. ‘Mendata Ezagutuz’ ibilaldia, herria ezagutzeko aukerea emoten hasi zan.

Mendatak sei udalerri daukaz inguruan: Ajangiz, Arratzu, Aulesti, Nabarniz, Munititibar-Arbatzegi eta Muxika dira. Muga guztietan zehar egiten dabe ibilaldia. Lehenengo urteetan, maratoia (42 km) eta ibilaldia (37 km) egiteko aukerea emoten zan. Gero, ibilaldi laburragoak be etorri dira, esate baterako, umeek be egin ahal izateko.

Urterik urte hobetzen joan dirala esan deusku Aitor Petralanda antolatzaileak. Bai, aukera gehiago emonaz, bai azpiegiturea eta teknologia aldatuz. Pozik dagoz ‘Mendata Ezagutuz’ gaur egun zelakoa dan ikusita. Batetik, ibilaldi erakargarria mendizaleentzat. Bestetik, herritarrak batzeko ekitaldia, izan be gehienek parte hartzen dabe antolakuntza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00