"Langabeziaren inguruan datu kezkagarriak daukaguz, inguruko tasarik altuenetarikoa"

“Herritarren bizimodua hobetzeko erronkak ipini behar doguz erdigunean” esan dau Zaratamoko alkateak

Alberto Ugarriza: “Zaratamoko langabezia datuak kezkagarriak dira”

Alberto Ugarriza / Bizkaia Irratia

Herriz Herri saioa Zaratamotik egin dogu. Bilbo Handian kokatuta, Bizkaiko erdialdeko udalerria da. Basauri, Galdakao, Arrigorriaga eta Zeberio daukaz inguruan. 1.600 bat persona bizi dira Zaratamon. Herria gehiago ezagutu dogu Alberto Ugarriza alkatearen eskutik. Azaldu deuskunez, langabezia aldetik datu “kezkagarriak” dagoz, inguruko tasarik altuenetarikoa izanda Zaratamokoa.

Horreri aurre egiteko lanak martxan ipini dabez, eta bigarren legegintzaldi honetan tasa hori jaisteko proiektuak gauzatuko dabez. Beste alde batetik, aurtengo proiektu nagusiak azaldu deuskuz, eta batez be herritarren bizimodua hobetzearen helburua, halan azaldu deusku: “Proiektu urbanistikoak baino, herritarren bizimodua hobetuko dabezan erronkak ipini behar doguz erdigunean”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00