
Oraintsu sortu dabe Kolektibo 47 taldea, hogei lagun inguruk, etxebizitzen arazoari konponbidea emoteko proposamenak egiteko. Kolektiboko kidea dan Angel Eliasek azaldu deuskunez, politikariek eta botere ekonomikoek nahi izanez gero errez konpontzeko arazoa da, ez litzateke arazorik egongo. Jentearentzat arazo larria dala nabarmendu deusku, kezken arteko lehenengoa, eta gaiari zuzenean heldu behar jakola. Eliasen arabera, ez dago arazoa denpora laburrean ez konpontzeko arrazoirik, gehienez 10 urtetan.
Izan be, etxea eukitea garrantzitsua da jentearen bizi-garapenean, ezinbestekoa da, eta horregaitik dinoe ezin dala espekulazinoetan ibili. Kolektiboak zazpi proposamen egin ditu egoerea bideratzeko: etxebizitza legeak betetea, babestutako etxeen parke publikoa egitea, planifikazino autonomikoa, inbertsinoa etxebizitza publiko eskuragarrian, alokairuaren merkaduaren alokairua arautu eta espekulazioari aurre egin, gizarte alokairuaren aldeko politika publikoa eta logela alternatiba barritzaileak.
Kolektibotik herritarrei dei egiten deutse mobilizatzera eta presinoa egitera.