Kafetxu Bana 02x07: Anjel Mari Peñagarikano

Plazagizon gipuzkoarragaz egin dogu berba bertsolaritzak izandako eboluzinoaren eta bere ibilbide luzearen ganean Kafetxu Bana tartean

Anjel Mari Peñagarikano: “Bertsolaritza asko aldatu da hasi nintzanetik gaur arte”

Anjel Mari Peñagarikanok 1991an irabazi eban Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa / Kulturklik

Anjel Mari Peñagarikano bertsolari albizturtarra izan da Kafetxu Bana tarteko konbidaua asteon, Aupa Bizkaia irratsaioan. Bertsolari gipuzkoarrak 1979an ekin eutson bere ibilbideari, Errenterian. Beraz, 45 urteko ibilbidea burutu dau dagoeneko Peñagarikanok. Halanda be, esan deuskunez, oindino gasolina dauka deposituan.

Bere ibilbidean eskuratutako lorpenei jagokenez, Xenpelar Saria irabazi eban 1980an eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan garaipena lortu eban 1991an. Ganera, Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren finaletara heldu zan 1982an, 1986an eta 1993an. Azken harmakadetan ez dau txapelketetan parterik hartu.

Athleticzale peto-petoa

Betiko lez, konbidauaren zaletasunak zeintzuk diran deskubritzeko aukerea euki dogu. Anjel Mari Peñagarikano Athleticeko jarraitzailea da eta San Mamesera doa ahal dauanean. Ganera, kirola, musikea eta zinema gustetan jakoz. Dana dala, astegoienetan batez be, plazaz plaza emoten ditu egunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00