Beroak ardien eskilatze sasoiari bide emoten deutso. Landetako bedarra mozteko sasoia bakarrik ez, ardiei ulea mozteko sasoia be bada hau. Horretan dabilz ule moztaileak eta Arkaitz Baskaran, Markinako artzainak, badaki ze lan dan hori. 500 ardi daukaz eta ulea mozten hasi jakez jada.
Ardi-uleak aspaldi ez dau ia merkataritza-urteerarik. Orain, negozio bat izan beharrean, animalientzako tratamentu bat gehiago da. Horregaitik, ardiei ulea moztearen helburu bakarra osasun arlokoa eta animaliaren ongizaterakoa da.
Urtean 4-5 kilo ardi-ule biltzen dabez. Jaso ondoren, Garbigunera eroan eta han entregetan dabe. Lana bizkor egiten da. Egun batean 200 ardi triskilau daitekez.
Gainera, aldez aurretik prestau beharrik be ez dabe. Nahikoa da ulea lehorra izatea ulea moztu ahal izateko. Hori bai, ardiak personak bezalakoak dira. Denei ez jake bardin kostetan ulea moztea. Batzuek eutsi egiten deutsie beste batzuek baino gehiago.