Astegoien honetan Gamiz-Fikan Gerra Zibileko gertaerak gogoratuko dabez

Jardunaldi honeen inguruan egin dogu berba Ander Urra eta Asier Larrabegaz

Astegoienean Gamiz-Fikan Gerra Zibileko gertaerak gogoratuko dabez

Ander Urra kultura zinegotzia eta Asier Larrabe Eperlanda kultur alkarteko kidea / Bizkaia Irratia

Ategoienean, bagilaren 14, 15 eta 16an, Gamiz-Fikan Gerra Zibileko gertaerak gogoratuko dabez. Ander Urra Kultura zinegotziak emon deusku antolatu dabenaren barri denporaldiko azkenengo Herriz Herri saioan. 1936ko altxamendu militarrean, Bilboko Defentsa Hesia, Burdin Hesia lez ezagunagoa, eraiki zan. 80 kilometroko luzera baino gehiago izan eban gotorleku lerroa izan zan. Eusko Jaurlaritzak erabagi eban gotorleku hori eregitea, Bilbo eta bere ingurua babesteko eta matxinatutako tropen aurrerakuntza ikusita, demokrazia eta askatasuna defendatzeko. Gaurko egunez apurtu zan Burdin Hesia, bagilak 12, Larrabetzu eta Gamiz-Fika artean. Defentsa lerro honek Bizkaiko eta Arabako 33 udalerri zeharkatzen dauz. Euretako bat, dinogunez, Gamiz-Fika.

Burdin Hesi mendi lasterketea II. edizinoa

Burdin Hesi horren inguruan, orain urtebete Burdin Hesiko mendi lasterketea eta martxea eratu ziran. Lasterketa/martxa solidarioa, igazkoa benetan be arrakastatsua izan zan, eta aurten be egingo da. Hitzordua, bagilaren 22an. Dortsal guztiak, bai lasterketakoak bai martxakoak, aspaldi agortu ziran. Hiru ibilbide dagoz aurton, 37 kilometroko mendi lasterketea, 13 kilometroko trail laburra eta martxea be, 13 kilometrokoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular