Maitane Leizaola, Bermeo Tuna World Capitaleko arduradunak, euskal arrantzaleek lan egiteko modua nabarmendu dau

Legez kanpoko eta aitortu bako arrantzak eragiten dauen kaltearen garrantziaz ohartarazi dau BTWCeko arduradunak

Maitane Leizaola: “Atun lata bat erosten dogunean erantzunkizunez jokatu behar dogu”

Maitane Leizaola, Bermeo Tuna World Capital alkartaren egoitzan / Bizkaia Irratia

Bermeo Tuna World Capital alkartearen ardurea hartu dau Maitane Leizaolak eta beragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Kresala tartean. Indiako ozeanoan, Atlantikoan eta Itsaso Barean atunaren arrantzan dabilzan Bermeoko ontzien garrantzia azpimarratu dau Leizaolak. Izan be urtero mundu mailan arrantzatzen dan atun kopuruaren %10a Bermeoko ontziek harrapatzen dabe. Horregaz batera, gure arrantzaleen lan egiteko modua nabarmendu dau BTWC alkarteko arduradunak, arrantza baliabideak jagoten dabezalako eta beharginen lan baldintzak onak diralako.

Gaur egun, legez kanpoko eta aitortu gabeko arrantzea da euskal flotaren arerio nagusiena. Izan be, Asiako flotek legez kanpo eta sarritan giza eskubideak errespetau barik harrapatzen daben atuna gure merkatuetara iristen da ezelango arazo barik. Gauzak horrela, atun lata bat erosten dogunean erantzunkizunez jokatu behar dogula esan deusku, edonon eta edozelan, gitxieneko arauak bete barik harrapatutako arrainari uko eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular