Bilboko Alde Zaharreko bizilagunek turistifikazinoa eta auzoko pisu turistikoen erregulazino faltea salatzen dabe. Bizilagunen arabera, horrek etxebizitza garestitzea eragin dau, eta, beraz, gazte askok auzotik kanpora joan behar izaten dabe bizitzera. Gainera, turisten masifikazino horren ondorioz, kaleak gero eta zikinago dagozala dinoe, zaratak etenbakoak dirala eta ezin dabela atseden hartu. Anbulantziek pasetako zailtasunak dabezala, kaleetan jente asko ibilten dalako Holan, kontau deusku gaur Maddi Bilbaok, Bilboko Bihotzean Auzo Elkarteko kideak, Goizeko Izarretan.
Bilboko udalak badauka pisu turistikoen ganeko eraudia, Herri Antolamendu Orokorrean jasota, baina auzokideek nahikoa ez dala pentsetan dabe. Horregaitik, neurri gehiago hartzeko eskatzen deutsoe udalari. Alokairuak arautzea, isun gehiago jartea edo lizentzia gitxiago emotea, besteak beste. Egoera hori salatzeko, alde zaharreko bizilagunek alkarretaratzea egingo dabe gaur arratsaldean, 19: 00etan, Mallonako eskaileretan. Bihotzean auzo alkarteagaz batera egingo dabe.