
‘Danon Ondarru‘ izenburupean Ondarroan bertan dagozan 12 ongizate alkarteen lanaren barri emon gura dau Udalak. Arlo asko eta ezbardinetan egiten dabe lan, herritarrek borondatez eratutakoak dira eta Ondarroako udalagaz batera, Ongizate Batzordean lankidetzan dabilz. Esti Arruti Ongizate arloko zinegotziak esan deusku egiten dabena ezinbestekoa dala, beraz, ekitaldiokin aintzat hartu, eskertu, balioa emon eta ezagutzera emon gura dituela. Alkarteok herritarrei eskaintzen deutsie zerbitzua, beraz, herritarrak jakinaren gainean egotea ezinbestekoa da.
Sentsibilizazino kanpainea eta jardunaldiak maiatzaren 7tik 25era egingo dira, eta berbaldiak eta bestelakoak egongo dira hamabi alkarteen barri emoteko. Arroz jaia be egingo dabe maiatzaren 10ean, eta Ibon Oregik be emongo dau berbaldia. Maiatzaren 25ean alkarte guzti honeek informazino mahaiak ipiniko ditue.
Arrutik esan deuskunez aspaldion ez da alkarte barririk sortu eta alkarteetan euretan be ez da egon jente aldaketarik, eta horri be emon gura deutsie bultzadatxoa ‘Danon Ondarru’ sentsibilizazino kanpaina honegaz.