Uribeko mendietako parke eolikoen aurkako Jagon taldea sortu dabe

"200 metroko altuerea daben errotak eregi gura dabez" esan dau Iñigo Pradak (Jagon)

Enpresa bik Jata, Sollube eta Ermua mendietan 20 aerosorgailu jarteko asmoa dabe

Jata mendia / Wikiloc

Uribeko Mendiak Jagon taldea sortu dabe Uribe Butroen, parke eolikoen lau proiekturi aurre egiteko. Taldeko kideetariko bat, Iñigo Prada, Goizeko Izarretan saioan euki dogu. Uribe Butroeko Ermua, Jata eta Sollube mendietan lau proiektu eoliko abiarazoteko proiektua dago martxan eta horren inguruko informazinoa batzen dabilz Jagon taldekoak. Horretarako eskualdeko udal batzukaz jarri dira hartuemonetan. “Parke eoliko honeen atzean enpresa bi dagoz eta erroten altuerea 200 metrokoa izango litzateke” esan dau Iñigo Pradak.

Egungo arazo energetikoaren ondorioz energia barriztagarriak beharrazkoak dirala uste dau Jagon taldeak. Halanda be, talde honen eretxian parke eoliko honeek makroproiektu jasanezinak dira eta holako proiektu bat sortzeko herritarren eretxia batu behar da lehenengo. Parke eolikoak honako udalerrietako lur eremuetan eregi gura dabez: Bermeo, Mungia, Gatika, Meñaka, Arrieta, Gorliz, Bakio eta Lemoiz. “Udal batzuen aldetik alkarlana topau dogu, beste batzuen aldetik ez” azaldu dau Iñigo Pradak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00