Bizkaitarrak seigarren postua eskuratu eban Kontxako Banderaren lehen jardunaldian

Markel Elorza Kaikuko arraunlariagaz egin dogu berba Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian

Estropada on bategaz esan gura deutso agur Kaikuk denporaldiari

Kaikuko trainerua aurtengo denporaldiko Getariako Ikurriñan / Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Kaiku denporaldi osoko sasoirik onena erakusten dabil azkenengo estropadetan. Sestaoko traineruak asko sufridu eban denporaldiko lehen probetan, baina Kontxako Banderarako sailkapena lortuta esango deutso agur aurtengo udari domekan. Sailkatzeko azkenengo postua lotu eta gero, Kaikuk seigarren bukatu eban lehen jardunaldian.

Markel Elorza, Kaikuko arraunlari galipoa, oso pozik dago azkenengo asteetan lortutako emaitzekaz. Denporaldian zehar eukitako hobekuntza nabarmena dala uste dau, Kontxako Banderan aritzeko sailkapenak erakusten dauanez. Edozelan be, anbizinoz beteriko trainerua dala erakutsi dau Bizkaitarrak eta ahalik eta emaitzarik onena lortu gura dabe arraunlariek Kontxako badian jokatuko dan bigarren jardunaldian.

Kaiku lehen txandan arituko da domekan, Hondarribiagaz, Getariagaz eta Cabogaz batera. Kaikuk 13 segundoko desabantaila dauka Hondarribiarekiko eta 6 eta 17 segundoko abantaila Getariarekiko eta Caborekiko, hurrenez hurren. Beraz, behin betiko sailkapena jakiteko domekararte itxaron beharko da.

Hamargarren Eusko Label ligan

Kaikuk hamargarren postuan amaitu dau aurtengo Eusko Label liga. Elorzak aitortu deuskunez, emaitza hobeak lortzea espero eben Sestaoko arraunlariek. Euren lehia Lekittarragaz eta Ondarroagaz izatea gura eben. Edozelan be, denporaldiko helburu nagusia soberan lortu dau Bizkaitarrak eta tarte nabarmenagaz lotu dau salbazinoa. Beraz, Eusko Label ligan izango da Kaiku 2025eko udan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00