Etxeak barritzeko Europako funtsa amaitu dala ikusita, aurrekontuetatik dirua bideratu dagiala eskatu deutse Jaurlaritzari. Diru laguntzak hain goiz agortu izanak lan asko kolokan itzi dauezala ohartarazo dabe eraikuntza sektoreko eragileek. Europako laguntzak, etxeetako fatxadak eta teilatuak konpontzeko erabili izan dira besteak beste. Laguntza horreek amaitu dira, baina beste batzuk geratzen dira, txikiagoak Iñaki Jaio Gernikako finka administratzaileak jakinarazi deuskunez.
Eraikinak barritzeko Europako funtsen diru laguntzak ohikoak baino handiagoak dira eta horrek eragin dau eskari uholdea. Sektoreko iturrien arabera, eraikineko zaharbarritze lan osoaren %30 eta %80 artean finantzatzen dabe. Hala ere, bataz besteko ohikoena %40koa izaten da. “Laguntza honeek amaituta, proiektuak atzeratu egingo dira edo gitxitu” azaldu deusku Iñaki Jaiok.