Zentsuraz egingo dabe gaur berba Bilbon, Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Nora Arbelbide idazleek.
“Geroa Hemen” ekimena jarriko dau gaur abian Euskal Idazleen Elkarteak. Asmoa, urtaro bakotxean behin, hiru idazle batzea da etorkizunaz, geroaz berba egiteko gai zehatz bat hartuta. Idazleetariko batek, gidari lana egingo leuke. Kasu honetan, Nora Arbelbide izango da Arantxa Urretabizkaia eta Harkaitz Canoren gidaria. Iparraldeko idazleak esan deusku, ohore handia dala berarentzat eta erronka era berean.
Solasaldi irekia
“Geroa Hemen” ekimeneko lehenengo gaia zentsurea da. Arbelbidek aurreratu deusku, besteak beste, Euskaldunon Egunkaria itxi ebela 20 urte bete izana gogoratuko dauala eta, literaturan zein telebistan aspaldion izandako zentsura kasuak apatuko dauazala, autozentsurea be bai.
Gaurko solasaldian nahi daben guztiek hartu leikie parte. Doakoa da. BBK Kuna aretoan izango da iluntzeko zazpiretan.