Bizkaiko metalgintzan patronalaren azken proposamenak ez dau KPIaren araberako soldata igoerarik bermatzen. Hori dala eta datorren astelehenean beste bost huelga egun hasiko dabez CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek deituta. Arkaitz Antizar CCOOeko ordezkariaz gai honetaz luze eta zbaal berba egin deusku. 18 bilera egin dabez sindikatuek eta patronalak, eta dagoeneko 6 huelga be izan dirala gogoratu deusku Antizarrek. Patronalak sindikatuek aurkeztutako proposamenaz ez dauela berba egin gura dinoe beharginek eta horregaitik, kalera urteteko prest dagozala.
Hezkuntza publikoan grebara deitu dabe ELA, LAB eta STEILASek azaroaren 29an eta abenduaren 14an. CCOOek ez dau deialdia babesten. “Itunpeko ikastetxeetako beharginak, hezkuntza munduan, baldintza prekarioenak dabez. Ez dogu ELA, LAB eta STEILASek deitutako greba babesten hezkuntza sistemako langileriaren erdiagaz ahaztu diralako” zehaztu deusku CCOOeko Arkaitz Antizarrek.
Euskaraldiaz, aurrekontuez eta hauteskunde sindikalez be berba egin dogu Euskadiko CCOOeko ordezkaria dan Arkaitz Antizarregaz.