
Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, geure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, Sanfuentesko Erromeria eta Ondare Irekia Galdames-Muskiz ekimena nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, barikuan hasi eta maiatzaren 10era arte luzatu egingo da FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa. Eguneko ekitaldiei jagokenez, arratsaldeko 18:30etan hasiko dira egitasmoak. Ordu horretan, Bilboko Bertendona institutuan, ‘Hutsun’ haurrentzako txalaparta kontzertua izango da. Musikaren ildotik jarraituta, kontzertu ugari izango dira gauean. Esaterako, gaueko 21:00etan, Samurai Bilboko Stage Livean izango da eta Delto! taldeak kontzertua eskainiko dau Bilboko Azkenan.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoan Sanfuentesko Erromeriak bere XV. urteurrena beteko dau. Goiz-eguerditik arratsaldera goaz. 17:00etan, Barakaldoko BEC!-en ‘Maite zaitut’ festa erraldoia egingo jake Pirritx, Porrotx eta Marimototsi. Kontzertuei jagokenez, gaueko 21:00etan Bilboko Euskalduna Jauregian, Valeria Castrok kontzertua emongo dau. Ordubete beranduago, Veintiuno taldea Bilboko Kafe Antzokian izango da.
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, hainbat ekitaldi izango dira Bizkaian. Esaterako, Ondare Irekia Galdames-Muskiz ekimena burutuko da. Ganera, domekatik eta maiatzaren 17ra arte, Gure Zirkua Getxoko portu zaharrean izango da. Goizeko 10:00etan, Mendatako Ariatzan bertso lehiaketea egingo dabe. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Oh-Pera ikuskizuna ikusi ahalko da Elorrioko Arriola antzokian.