Martxan da gripearen eta COVID 19aren txertaketa kanpainea eta arrisku taldeetako asko txertatu dira dagoeneko. Datorren astetik aurrera, edozeinek eskatu ahalko dau hitzordua, txertoak ipinteko. Pandemia kontrolpean eukiteko txertoa ezinbestekoa da Fermin Labaien Gurutzetako ospitalean ZIUetako buru ohiaren eretxian.
Pandemian ezarritako neurrietatik indarrean jarraitzen dau maskararen erabilereak toki jakin batzutan. Garraio publikoan, ospitale edo anbulatorioetan eta botiketan besteak beste. Holako tokietan maskarea erabilteagaz ados dago Labaien, oraingoz behintzat.
Labaien orain dala aste gitxi jubilau zan eta oraindik horretara ohitzen dabilela esan deusku. Beragaz pazienteen segurtasunaz eta txertoen eraginkortasunaz berba egin dogu. Baita pazienteek, gaixotasun batzuen kontra borrokatzerako orduan, euren buruari ipinten deutsen mugaz be bai. “Pazienteek noraino heldu gura daben erakutsi deustie” azaldu deusku Labaienek.