Gaur eguno 7.000-8.000 gaixotasun arraro dagoz atzemonda. Horretarako erizpideetarikoa da 2.000 pertsonako kasu 1 baino gitxiago izatea, nahiz eta egon gehiago be badagozan. ASEBIER gaixotasun arraroen alkartea da eta ezohiko gaixotasunak daukiezanei behar daben laguntzea emoten ahalegintzen dira. Era askotako gaixotasun arraroak dagoz, perfil ezbardinetako erabiltzaileak daukiez eta bakotxari behar dauena emoten ahalegintzen dira.
Alkarteko psikologea dan Saioa Martinek eta erabiltzailea dan Ruth Garciak honen gainean egin deuskue berba. Ruth-ek bizkarrazur bifido ezkutua dauka eta besteak beste, mogikortasun arazoak daukaz. Alkartera joaten da ariketa fisikoa egiten, komeni jakolako, eta alkartearen pisu baten bizi da beste neska bigaz. Pisu horretan euren kontura bizi izaten ikasten dabe, autonomia garatzen dabe.
Egunotan informazino mahaiak ipinten dabilz, gizartean kontzientzia eragiteko asmoz.