Bizihabi adineko eta gazteen arteko alkarbizitza proiektua da

Gazteek etxebizitza merkeagoa izaten dabe eta nagusiek laguntasuna lortzen dabe

Gazteak eta edadekoak pisukide

Belaunaldi ezberdinetako pertsonak alkarbizitzen / Dephositphotos

Eusko Jaurlaritzak, Kuvu alkartearen eskutik, Bizihabi proiektua hirugarren urtez abian ipini dau eta egitasmoa ezagutzera emoteko kanpainea hasi dau. 18-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago egitasmoa, eta adineko pertsonek euren etxebizitza partekatzen dabe. Era horretan, gazteek etxebizitza merkeagoa izan leikie eta nagusiek laguntasuna lortzen dabe.

Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 14 herritan dago martxan mota honetako alkarbizitza proiektu bat, eta kopurua igotea gura dabe sustatzaileek. Gazteek eta nagusiek, bakotxak bere aldetik emon behar dabe izena. Gitxienez, hiru hilabeteko egotaldietarako kontratuak sinatzen dira eta momentu guztietan Kuvu alkarteko dinamizatzaileek alkarbizitzaren jarraipena egiten dabe. Ekimenean izena emoteko ez da derrigorra ikaslea izatea, eta adineko pertsonari jagokonez, eguneroko bizimoduan pertsona autonomoa izan behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00