60 urtez egon da zabalik Karmeliten komentua Getxon, San Jose monastegian. Gaur egun, zortzi monja dagoz bertan. Felisa Etxaniz Larrañaga da Ahizpa Nagusia. Lau Haizetara saioan esan deuskunez, ez dago bokazinorik, eta dagozan monjak nagusiak dira eta gaixorik be badagoz. 90 urtetik gorako hiru monja dagoz Getxoko Karmeliten komentuan. Euretako batzuk Zaldibarreko monastegira joango dira, bi Errioxara eta azkena Nafarroara.
Felisa Etxaniz Larrañaga Ahizta Nagusiak azaldu deuskunez, biharkoa egun berezia izango da komentuan. On Joseba Segura gotzainak elizkizuna eskainiko dau 17:00etan. Getxoko komentua itxita, ez dago argi zer gertatuko dan eraikinagaz.