Familia Harrera programea gurasoakaz bizi ezin diran haur eta nerabei emoten jaken babes neurri bat da. Behar daben denporan, etxebizitza eta familia alternatibo bat eskaintzen jake, haurren eta nerabeen garapen osoa bermatuz.
Bizkaiko Foru Aldundiak 1997. urtean ezarri eban Familia Harrera programea. Ordutik hona, azken 25 urteetan bi mila harrera baino gehiago egin dira Bizkaian. Matxalen Cayero Bizkaiko Foru Aldundiko GIzarte Ekintza saileko Haur Zerbitzuko teknikari eta psikologoak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, gaur egun 294 adin txikiko familietan bizi dira Bizkaian. Halanda be, etenbarik behar dira pertsonak edo familiak harreretarako. Lau harrera modalidade dagoz: preminazkoa, aldi baterakoa, iraunkorra eta espezializatua.
Harrera familia bihurtzeko asmoa daukien pertsonek edo familiek www.bizkaia.eus/eu/familia-harrera webgunean kontsultau leikie. Ganera, harremanetan jarri daitekez acogimientofamiliar@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Edo bestela, 944 470 737 telefono zenbakira deituta.
Familia Harrera programan parte hartzen daben familia batzuen esperientziak ezagutuko doguz Lau Haizetara saioan. Ziortza Askasibar, Pili Urruzuno eta Carlos Fraile, eta Alaitz Zabala eta Unai Gorrotxategi familien lekukotzak batu doguz.