Mendexa herri txikia da, 400-500 biztanle artean ibilten da. Kirol klubik ez dago herrian, baina goi mailako kirolariak bai. Nahia Quincoces mendi eskiatzailea, Kattalin Negrete Isuntzako eta Hondarribiko arraunlaria, Jon Mikel Aboitiz Gernika Rugby Taldeko errugbilaria eta Jurgi Gorostiza Lekittarrako arraunlaria mendexarrak dira.
Jurgi Gorostiza Herriz Herri saioko konbidaduetariko bat izan da Karraspion. Gorostizak esan deusku errebotez heldu zala arraunera. Josu Aboitiz Isuntzako entrenatzaileetariko bat irakasle eban Lekeitioko Azkue ikastolan. Aboitizek erakarrita probau eban arrauna. Orduan, hiru urterik be ez ebala egingo esaten eutsien etxean. Gorostizak 20 daroaz, eta jarraitzeko asmoa dauka. Beti be, gorputzak laguntzen dauen bitartean.
Lekittarrak maileari eusteko helburua eukan sasoi hasieran, eta lortu egin dau. Gorostizak nabarmendu dau denporaldia oso ona izan dala. Gazte batzuk be sartu dira traineruan. Datorren urtera begira itxaropentsu dago Lekittarrako aurrekoa. Iñaki Goikoetxea Sagua popan eta Jurgi Gorostiza proan, biak izango dira ziurrenik datorren urtean be taldeari esperientzia emoteko prest.