Domeka honetan Euskadiko Txakurkros Ligako lasterketa ospatuko da Artzentalesen

80 bikotek (txakurra eta korrikalaria) baino gehiagok emon dabe izena domekako lasterketan

Iker Calvori elkarrizketa, Euskadiko Txakurkros Ligako korrikalaria

Txakurkrosa korrikalariak gerrian txakurra lotatu korrika egitean datza. Domeka honetan Artzentalesen Euskadiko Txakurkros Ligako lasterketa ospatuko da. San Miguel de Linares auzoan eukiko dau irteerea lasterketak eta 9 kilometro eta 400 metroko desnibela daukon ibilbidea burutu beharko dabe bikoteek.

Iker Calvo gonbidatu dogu gurera, domekan parte hartuko dau bere bi txakurrekin, ibilbide luzean (txapelketako lasterketa) eta laburrean (herritarrentzako egindako ibilbidea).

Ikerrek kirol honen ingurukoak azaldu deuskuz: zelako txakurrak daukiezen, entrenamenduak, txakurren elikadura…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00