Euskal Herriko Unibertsitateak bat egingo dau beste urte batez Ikertzaileen Europako Gauagaz, Europan ospatzen dan zientzia dibulgazinorako ekitaldi handienetako bategaz. Ekimen honen jarduketa nagusia ikertzaileen lana gizarteari hurbiltzea da. Aurten irailaren 29an, barikuan, egingo da Bilbon, 17:00etatik aurrera.
Areatzako kaia zientziaz beteko da eta bertan ezagutu ahal izango dira, zuzen-zuzenean gaietan adituak diranen eskutik, edizino honetako misinoakaz, GJHekin eta EHUko ikertzaileek egikaritzen daben Europako Itun Berdearen helburuagaz bat datozen ikerketak eta proiektuak. Ekonomia zirkularra, klima-aldaketea, biodibertsidadea, eraginkortasun energetikoa, osasuna, kutsadura, material barriak… izango dira jorratuko dabezan gaietako batzuk.
Era berean, “Minbiziaren ikerketa UPV/EHUn” erakusketaz gozetako aukerea izango da. Erakusketa horretan, Euskal Herriko Unibertsitateko hamabi ikerketa-taldek minbiziari buruzko ikerketen prozesu konplexuak azaldu eta erakusten dabez, irudi eta testu errazak konbinatzen dabez infografien bidez.
Behaketa astronomikoa eta musikea be izango dria protagonista. Musikea arratsaldeko 18:00etatik 19:30era, Confluence taldearen eskutik (blues, rock amerikarra). Nerea Jauregizar EHUko zientzia gizarteratzeko zuzendaria izan da gure artean.