Harrera ona izan dau Zinebin “Itoiz Udako Sesioak” filmearen estreinaldiak. Astelehenean estreinau zan eta beste emonaldi bat izango da bihar iluntzeko zazpi ta erdietan. Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andraka dira lanaren egileak. Itoiz taldea baino belaunaldi gazteago bateko kideak dira hirurak. Zuazok, Juan Carlos Perez ezagutu eban eta holan sortu ei zan lana egitearen ideia.
Talde mitikoaren ibilbidea
Zazpi urte emon dabez filmea egiten. Artxiboko material gitxi egoala eta deialdi publikoa egin eben eta ordura arte ezezagunak ziran hainbat material atara zan. Juan Carlos Perezek be sintonia ona izan ei dau filmearen egileakaz. Atzera begirada bat egiten dabe “Itoiz, Udako Sesioak” filmean Perez bera gidari dala. Esan behar Urdulizko Tio Pete estudioan grabautako pasarte baten Itoizko taldekideak batu ebezala filmearen egileek. Zuazoren esanetan, luxuzko amaierea emoten eutsen filmeari era honetara. “Itoiz Udako Sesioak” filmea, Zinebin eskeiniko da bihar barriro. Gijoneko zinemaldian be eskeiniko da eta areto komertzialetan urtarrilean ikusi ahal izango da.