“Neuronen bidea: memoria, geure barruan daroagun diario” baten antzekoa da. Honi esker hartzen dira erabagiak, izan be, aurreko esperientzietan oinarritzen gara etorkizunean erabagi bat edo beste hartzeko. Hori dala-eta, prozesu hau erabagigarria da gure izaera eraikitzeko. Baina, berez, zer da memoria? Zelan jartzen dira gure esperientziak burmuinaren barruan? Non dagoz?
Galdera honeek erantzuteko neurobiologiara jo behar da, nahiz eta gaur egun ez dauan guztiz argi memoria mota guztietan emoten diran mekanismoak zeintzuk diran. Baina halanda be, memoria, orokorrean, neuronen arteko lotura moduan ulertzen da. Beste modu batera esanda, neuronen bideak dira. Jon Egaña EHUko neurozientzia arloko ikertzailea gure artean izan da gai hau aztertzen.