
Basque Energy Group-eko zuzendari nagusia dan Jose Ignacio Hormaetxe Azumendik kluster horren ingurukoak, energia arloko lanak eta erronkak azaldu deuskuz gaur. Bere esanetan, trantsizino energetikoan elektrifikazinoa izango da gakoetarikoa. Hainbeste azpiegitura elektriko diseinatu, ekoiztu eta mantendu beharko dirala azaldu deusku: energia barriztagarriak, sare elektrikoak eta kontsumo puntuak. Honegaz batera, erregai jasangarriak garatu beharko dirala esan deusku: hidrogenoa, amoniakoa, biometanoa, bioerregaiak eta abar.
Basque Energy-n 214 enpresa inguru batzen dira gaur egun, 26.000 bat behargin danetara. Aurreikuspena da langile kopurua zein fakturazinoa handitzen joatea hurrengo urteetan. Langileetan gorakadea %12koa izango da eta fakturazinoan %15ekoa hurrengo bost urteetan.
Nazinoarteko merkaduei dagokienez, Euskadiko enpresak, batez be, Europara begira dagoz: Alemania, Frantzia, Erresuma Batua…. eta iparraldegorago dagozanak be bai. Ameriketako Estatu Batuekin zalantzak dagoz gaur egun, muga zergak dirala-eta. Merkadu hori aztertzen dabilzala azaldu deusku Jose Ignacio Hormaetxek.