Lisboa fedearen agertokia bihurtu zan abuztuaren 1etik 6ra. Frantzisko AIta Santuak deituta Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna (GME) ospatu zan egun horreetan, eta bertan, Elizbarrutiko taldeko 280 gazte erromes inguru joan ziran. Barriro alkartzeko aukerea izan dabe domeka honeta, hilak 8, Mesedetako Ama parrokian, Areetan, On Joseba Segura gotzainagaz. GMEaren 2 hile eta gero batu eta bizipen eta sentipenak batera jarri dabez eta eukaristia ospatu dabe. Bittor Madariaga, Elizbarrutiko Haurtzaro eta Gaztaro taldeko arduradunak positibotatz jo dau GMEaren ospakizuna Lisboan, azaldu deuskunez esperientzia oso aberasgarria izan da eta gazteak fedean murgilduta dagozan beste gazteakaz harreman barriak sortu dabez.
Topaketea Bilbon
Bilboko Eleizbarrutiak Portugalerako bidaia antolatu eban. Lehengo taldea uztailaren 26an atara zan “Egunak Eleizbarrutietan” (EE) deitutako jardueran parte hartzeko. GMEaren aurreko jarduera honetan, mundu osoko gazteak Portugaleko Eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatu ziran.Ekainaren 17an, gotzaina eta GMEra joango ziran gazteak alkartu ziran Indautxuko Karmeneko Ama parrokian eta guztira 100 lagun inguru batu zan.