Juan del Arco: "Kalidadezko loa ondo elikatzea edo kirola egitea bezain garrantzitsua da"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Loaren Munduko Egunaren astean

Kalidadezko loak memoria eta ikaskuntza hobetzen ditu

Loaren Munduko Eguna ospatzen da martiaren 14an. Horren harira, Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Loaren Munduko Egunaren astean. Egunaren helbururik nagusiena ondo lo egiteak daukan garrantzia nabarmentzea da. Del Arcok esan deuskunez, kalidadezko loa ondo elikatzea edo kirola egitea bezain garrantzitsua da.

Loaren kalidadea neurtzeko hainbat faktore hartzen dira kontutan: iraupena, eraginkortasuna, erregulartasuna eta perzepzinoa. Bestalde, kalidadea jaisten daben beste faktore batzuk dagoz: egokia ez dan tenperaturea, iluntasun falta, aproposa ez dan koltxoia, estresa, etab.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00