Juan del Arco botikariak prebentzino neurriak zeintzuk diran azaldu deusku

Aurreko saioan lez, udan ohikoak diran onddoei erreparatu deutsegu asteon

Kandidiasia: Zelan sortzen da onddoek eragindako infekzinoa?

Dutxa eta igerilekuetan ohikoa dan atleta-oinean sakondu ondoren, onddoek eragindako beste infekzino batzuetan murgildu gara. Legamiek sortutakoak errepasatu doguz asteon. Legamia onddo mota bat da. Candida legamia larruazalean eta ahoan, digestino-hodian eta baginan bizi ohi da, eta, oro har, ez dau ezelango kalterik eragiten. Baldintza jakin batzuetan, ordea, Candidak muki-mintzak eta azaleko hezeguneak infektatzen ditu.

Infekzino-gune bereizgarriak honeek dira: ahoaren estaldura, izterrondoak, besapeak, eskuetako eta oinetako behatzen arteko tarteak, erdaindu bako zakila, bularren azpiko azala, azazkalak eta urdaileko azalaren tolesturak. Candidak gorputzeko beste eremu batzuetan be eragin ahal ditu infekzinoak, esaterako, ahoan, hestegorrian eta baginan.

Astero lez, Jaun del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Farmazia Tartean. Solasaldiaren protagonistak udan ohikoak diran onddoak izan dira.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00