Xake Konpainiaren lan barria

"Postdatarik gabeko gutunak" Barakaldo Antzokian gaur

Kepa Errasti: “Orain arteko antzezlan exijenteena da”

"Postdatarik gabeko gutunak" antzezlana / Barakaldo Antzokia

Postdatarik gabeko gutunak bakarrizketa lagundua eskeiniko dau gaur Xake Produkzioak konpainiak Barakaldo Antzokian. Iaz estreinau zan antzezlana, maiatzean. Gaurkoa, urteko lehen emonaldia izateaz gain, Bizkaian eskaintzen daben lehenengoa be bada. Kepa Errastirena izan da ideia. Esan deuskunez, idatzitako obra exijenteena izan da. Argi eukan bakarrizketea izan behar zala baina taula ganean agertzen zan pertsonai mutuari emon beharreko parte hartzeak zalantzak eragin eutsozan.

Istorioa

Bost urte kartzelan igaro ondoren aske geratuko dan presoa da Kepa Errasti antzezlan honetan, Mikel hain zuzen. Espetxean egon dan bitartean, igorle misteriotsu baten gutunak jaso dauz. Ordubete falta jako askatasuna lortzeko eta ordu horretan jasotako azken gutuna dauka esku artean. Gutunetan, gogoeta desbardinak egiten dauz egileak. Besteak beste, kartzelatik urten ostean izango dauan bizimodu aldaketak eragiten deutson hausnarketea geratzen da agerian. Kepa Errastigaz batera, Nerea Ariznabarreta agertzen da taula ganean, bera da Bakarne, Charles Chaplin modura jantzitza agertzen dana pianoa joten. Honek umore ikutua emoten deutso lanari, airea. Getari Etxegarai eta Xabier Ormazabal ibili dira antzezlana zuzentzen. Gaur, Barakaldo Antzokian daukie emonaldia iluntzeko zortziretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00