NEIKER zentro teknologikoak baso-larregintza sistemaren bidez basoen -erresistentzia handitzen dala erakutsiko dau. Praktika honegaz lur azalera berean baso ekoizpena eta larregintza konbinatzen dira. Beste onura batzuen artean, sute arriskua murrizten dau eta, aldi berean, basoen errentagarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hobetzen dau.
Klima aldaketa ondorio kaltegarri garrantzitsuak eragiten hasi da Europako basoetan, eta basoko suteak dira mehatxu handienetako bat. Arazo horrek Europar Batasuneko 340.000 hektareari eragin eutsien 2021ean, Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuak argitaratutako urteko txostenaren arabera. Holan, dokumentuak azpimarratzen dau joera horrek aurten bere jarraituko dauala.
Testuinguru horretan, NEIKER zentro teknologiko eta Basque Research and Technology Alliance erakundeko kideak, metodo barriak bilatzen ditu eremu atlantikoetako eta subatlantikoetako baso masak klima aldaketarekiko erresistenteagoak izan daitezan, aldi berean, basoak larregintzarako erabiliz, suteak ekiditeko, biodibertsitatea areagotzeko eta zerbitzu ekosistemikoen ekarpena bermatzeko (esaterako, uraren fluxuaren erregularizazinoa edo lurzoruaren babesa). Ekimena hasi barria da, 2027ra arte luzatuko da, eta oinarrian dago basogintzako eta artzaintzako neurriak aplikatzea, landa eta tokiko ekonomiaren garapena sustatzeaz gain. Hau da, basogintza eta larregintza konbinatzen dira lur azalera berean, aukerak sortzeko eta errentagarritasuna handitzeko.
Sistema horrek Mediterraneoko paisaiari lotu izan jako sarritan, eta eskualde atlantikoetan eta subatlantikoetan daben presentzia desagertzen joan da, nahiz eta potentzial handia izan klima aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko.
Basoek klima aldaketaren ondorioekiko erresistentzia handiagoa dabela frogatzeaz gain, proiektuak zuhaiztien etekinak dibertsifikatzeko aukera emongo dau, zuraren aprobetxamenduagaitik eta animalien ekoizpenagaitik.