Azalean emoten diran antiinflamatorioak sarri erabilten dira, krema, gel edo pomada itxura daukienak. Baina, zein da emoteko modurik egokiena? Kolpe baten ondorioz azalean ataratako baltzunea eta eragindako minarentzako aho bidezko antiinflamatorioak baino aproposagoak eta eraginkorragoak dira krema honeek.
Honi buruz egin dogu berba Juan del Arcogaz, Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz, eta hainbat zehaztasun emon deuskuz honen ganean.