Bilbon egin da maiatzaren 22an Euskadiko Kooperatiben Konfederazinoaren batzar nagusia. Euskalduna Jauregian izan zan ekitaldia. Konfekoop alkartearen urteko hitzordu garrantzitsu honetan, hainbat kooperatibetako arduradunak izateaz gain agintari ugari izan zan; Iñigo Urkullu lehendakaria edo Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, tarteko. Alkarteko presidenteak, Rosa Lavinek, kooperatiben garrantzia azpimarratu eban. Eragile garrantzitsu modura sendotu direla azpimarratu eban.
Aldarrikapenak
Aurreko abenduan onartu zan Euskadin lehenengo Enpleguaren Legea. Honegaz lotuta, Konfekoop-ek Lanbideren administrazino kontseiluan be hartu gura dau parte. Eusko Jaurlaritza barria osotzerakoan etor daiteke konfederazinoaren parte hartzea Lanbiden. Elkar-lankidetza eta aliantza estrategikoak be azpimarratu dabez kooperatiben arduradunek. Industriari emon beharreko garrantzia dala eta, industria-politikaren beharra aipatu dabe. Horren barruan, zerga-sistemak aipatzen dabez. Konfekoop-ek enpresa kooperatiboak sortzeko ahalbidetuko leuken erregimen fiskala eskatzen dau. Bitartean, konfederazino honek Konfekoop Seed Bizkaia izenagaz, arrisku-kapitaleko funtz bat sortu dau Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera. Asmoa, Araban eta Gipuzkoan gauza bera egitea da.